|
-HISTORIAURREA ETA HISTORIA- • |
![]() |
| Andoni Iriondo zena, Algortako Bertsolari Eskolaren sortzaileetako bat, bertso giroko bazkoloste batean. (Mungiako Atxuri auzoa, 1980?) • |
![]() |
| Xabier Amuriza, bertso eskola berrien bultzatzaile nagusia, Algortako Gurea zine-areto zaharrean bertsotan. (1981?) • |
![]() |
Ezkerretik eskuinera: Karlos Ibarzabal, Trino Azkoitia, "Urrusti", Andoni Iriondo zena eta Jose Mari Bilbao, Mungiako Atxuri auzoko jaietan bertsotan. (1980?) • |
![]() |
Xabier Agirregomezkorta zena, IV. BalendinEnbeita bertsopaper lehiaketaren sari banaketan Neguriko Errota-Zaharra jatetxean. Atzean Jon Enbeita eta Irineo Ajuria bertsolariak ditu. Aurrean Bittor Egurrola abeslaria eta bertsozalea. (1992-1-26, domeka) • |
![]() |
Jaione Ramon leioztarra Eskolaren lehenengo aldian ibili zen. Bera eskolan hasi zen urtean, 1981ean oker ez bagaude, 45 ikasle zebiltzan eskolan, talde bitan banaturik. • |
![]() |
Ezkerretik eskuinera: Nagore Iriondo, Uxune Iriondo eta Xabier Arriaga «Txiplas» bertsolaria. Nagore eta Uxune Andoni Iriondo eskolaren sortzailearen alabak dira eta eskolaren lehenengo aldian ibili ziren. Txiplas, berriz, Errigoitiko bertsolaria da, baina oso gustuku zuen Algortara hurreratu eta bertso eskolakoekin bertsotan aritzea. • |